- Español
- Euskara
- English
- Français
Trenak azienda harrapatu
Bidaiariak eramaten zituen trena ordu jakinetan pasatzen zen (goizeko hamarretan eta arratsaldeko seietan); merkantzia-trenak, berriz, ez zuen ordutegirik eta oso arriskutsua zen aziendarentzat. Merkantzia-treneko gidaria bilbotarra zen eta iturri batean gelditzen zen beti, ikatza garbitzeko. Behin, iturrian zela, axuri bat eskaini zioten, herri ingurutik pasatzerakoan mantsoago joaten hasten bazen; eta horrela egin zuen. Haiei trenak harrapatu zizkien animaliak aipatzen ditu; hori gertatzen zenean, trenbideak ez zuen indemnizaziorik ematen.