- Español
- Euskara
- English
- Français
Ura eta argia
URA, ARGIA, ETXEA, ERROTA, IRINA, BONBILLA, ELKARTEA
Etxean ura bazegoen, baita argia ere. Herrian errota bat zegoen eta bertan irina eta argia ekoizten zen. Bonbilla bakarra, edo bi gehienez, egoten zen etxe bakoitzean. Bere aita errotako arduradun izan zen zenbait urtetan. Elkarte moduan kudeatzen zuten errota eta, horregatik, merkeago ateratzen zitzaien. Elkarte horren funtzioa, beraz, irina egitea eta herritarrentzat argia bermatzea zen. Herritar guztiak ez ziren errota horren bazkide. Jesus Mari gazte zenean desegin zen elkarte hau.