- Español
- Euskara
- English
- Français
Sakamantekas
SAKAMANTEKAS, ISTORIA, UMEAK, BELDURRA, ETXARRI ARANATZ, MANDATUAK, FARMAZIA, ZAPATARIA, GIZONA
“Sakamantekas”en istorioa kontatzen zieten etxean, umeak beldurtzeko bereziki. Askotan joaten ziren Etxarrira (Etxarri Aranatz) mandatuak egitera, hala nola, farmaziara edota zapatariarengana, eta bidean kontuz ibiltzeko, “Sakamantekas” ibiltzen zelako, ohartarazten zieten, bai eta inorekin ez joateko ere. Mari Pazen irudimenean, “Sakamantekas” mantal zuridun gizon bat bezala imajinatzen zuen, edozer gauza egiteko gai zena.