- Español
- Euskara
- English
- Français
Auzolanak
AUZOLAN, TRABAJOS COMUNITARIOS, DIFERENCIAS ENTRE HOMBRES Y MUJERES
Lehen auzolanetara etxe bakoitzetik bat joaten zen. Egun guztia irauten zuen. Beti gizonak izaten ziren, arraroa zen emakume bat joatea auzolanera. Alkateak antolatzen zuen auzolana. Lehenago denak joaten ziren. Gaur egun 16-55 urte tarteko jendea joaten da (etxe batean ez badago tarte horretako inor, ez da joaten) eta joaten ez denak 40€ ordaindu behar ditu. Lan ezberdinak egiten zituzten: ur bideak egin, bideak garbitu, kunetak garbitu, sasiak garbitu...gehien bat bide kontuak izaten ziren.