- Español
- Euskara
- English
- Français
Lamien istorioak
LAMIAS, CREENCIAS POPULARES
Istorioak kontatzen du lamiak itsasotik etortzen zirela. Emakume politak izaten ziren, gorputza emakumearena zuten eta atzeko aldea arrainarena. Zubiraino iristen ziren eta handik ez ziren pasatzen. Orrazia eta ispilua izaten zuten eta euren burua apaintzen egoten ziren eta jendea begira geratzen zen. Istorio bat kontatzen da: emakume alargun batek seme bakarra zuen. Emakume hori jendearen arropa garbitzen aritzen zen eta bere semea lamiarekin jolasten egoten zen. Egun batean semeak esan zion lamiekin zihoala eta desagertu egin zen. Urteak pasa zirenean semea berriro agertu zen lamiekin eta ume txiki batekin eta amari esan zion beraiek bizi ziren lekuan oso ongi bizi zirela eta beraiekin joateko. Geroztik ez zen emakume horri buruz ezer gehiago jakin.