ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Nolakoak ziren lamiak?


PERTSONA, NORMALA, BEHIA, BOTA, SORGINAK
Egunez pertsona normalak ziren. Gero berriz, giltza-zulotik pasatzeko gauza omen ziren. Behi forma ere hartu zuen sorginaren kasua azaltzen du. Behia mendira bota eta behia etxeko atean agertu, berriz eraman eta azkenean harri bat bota omen zion etxeko nagusiak, behiak erantzun “botazak bertze bat” baina ez bota. Biharamunean Arantzako emakumea toki horretan hila agertu omen zen.