ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Herriko festak


FIESTAS DEL PUEBLO, SAN FELIPE, BAILE, PELOTA
Herriko festak lehenago San Andresetan izaten ziren, baina eguraldi txarrarengatik San Felipera aldatu ziren (abuztuaren 23an). Festetan dantza egoten zen eta biharamunean gazteak akordeoia hartu eta etxez etxe joaten ziren eskean. Gero ostatuan bazkaltzen zuten. Arratsaldean pilota partiduak eta dantza izaten ziren. Hurrengo egunean berriz eskean ibiltzen ziren. Mutilek bakarrik izaten zuten afaria, neskek ez. Maiordomoak ziren dantza hasten zutenak. Maiordomoak diru kontuez arduratzen ziren, laugarren egunean egiten zituzten kontuak.