ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Nekazariek elkarri laguntzen zioten. Sega eta trilladora.


NEKAZARITZA, LAGUNTZAK, BASERRI, BELARRA, GARAI, HAURRAK, TRILLADORA
Nekazariek elkarri laguntzen zioten: belarrak segakin egiten zirelarik, egun batean baserri batean egiten zuten eta beste egunean bestean; ogia (garia) iraultzeko garaian ere bai (trilladora makina erabiltzen zuten). Zalkubetik jeisten zuten ogia Mateoren etxera, han baitzuten leku handia trilladorarekin ibiltzeko. Haurrek lastoa pilatzen zuten sabaian. Trilladora Oizkoa zen eta hango gizonak etortzen ziren. Eskuz gutxitan egiten zuten etxerako losa bateri joka.