ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Gazta nola egiten zen


GAZTA, ESNEA, BEROTU, GAZTAGIA, PRENTSA
Gazta nola egiten zen: esnea berotu, gatzagia bota (lehen bildotsaren gatzagia erabiltzen zuten, gero erosi egiten zuten). Bildotsaren gatzagia idortzen zuten eta behar zutenean zati bat hartzen zuten, gero katilu batean urtzen zuten, iragazkitik pasa eta esneari botatzen zioten. Gero eskuekin bildu eta metalezko arotan paratzen zituzten. Sabaian ola batzuetan zilintzika idortzen ziren eta nohiznahi buelta eman behar zitzaien. Ongi zanpatuz gero, ez ziren lehertzen; gero prentsa erosi zuten.