ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Bide berdea


VÍA VERDE, FERROCARRIL, BÉRTIZ
Bide berdea Donezteberaino eta Legasaraino badago. Baina Legasatik Bertizera ez. Trenbideak Bertizko zubia mozten zuen eta Cigak ez zuen nahi, orduan esan zuen bariantea egiteko eta berak ordainduko zuela obra, baina trenbideko ingeniariak ez zuen nahi izan. Orduan Cigak ez zituen lurrak saldu, baizik eta utzi, noizbait trenbideak porrot egiten bazuen berriz lurrak nagusiei itzultzeko kondizioarekin. Diputazioak erosi zuenean ez zekien hori.