ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Arropa garbitzea


GARBITZEN, ARROPA, ITURRI, LAVADEROA, LIXIBA, KUPELA, ERRAUTSA, ZARTAGINAK, GARBITZEKO
Errekan garbitzen zuten arropa. Jendea iturrira joaten zen eta “lavaderora”. Lixiba handia egin behar zenean harri handi batzuen ondora joaten ziren andreak. Neguan hotz handia pasatzen zuten uretan sartzen baitziren. Lixiba nola egiten zen azaltzen du. “Kupela” erabiltzen zuten. Arropa bilduta sartu, arpilezko oihal bat jarri arroparen gainean, errautsa gainera bota eta ur beroa botatzen zuten gainetik. Arropa egosi eta errekara joaten ziren hurrengo egunean guztiz garbitzera. Paretaren kontra lehortzen zuten arropa. Errautsa zartaginak garbitzeko ere erabiltzen zuten.