ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Inauteriak


CARNAVALES, COMIDA ESPECIAL, ACORDEÓN, DISFRAZARSE
Inauterietan herriko gazteak puska biltzen ibiltzen ziren akordeoiarekin eta ondoren ostatuan bazkaria izaten zuten. Bertitzera ere joaten ziren. Puskan xingarra, txistorra, arrautzak...ematen zizkieten. Astelehena eta asteartean izaten ziren inauteriak. Ez ziren mozorrotzen, debekatua zegoelako. Astakeria handiak egiten zituzten.