- Español
- Euskara
- English
- Français
Ruiz de Aldaren etxean
Lizarrara Ruiz de Aldatarren etxera joan eta hamabost egun ondoren gerra hasi zen. Luis Ruiz de Alda, anaia zaharrena, famatua zen Plus Ultra hegazkinarekin Atlantikoa zeharkatu zuelako. Gerra hasi zenean Madrilgo kartzelan fusilatu zuten. Familiako beste senide batzuk ere kartzelan izan ziren eta beste batzuk ameriketara ihes egin zuten.