- Español
- Euskara
- English
- Français
Eskola
Eskolan zituzten ikasgaiak aipatzen dituzte: diktaketa, kontuak, gramatika, historia sakratua, Espainiako historia, hijienea, urbanitatea, etab. Arratsaldean, joskintza eta dotrina izaten ohi zuten. Urbanitate ikasgaian ikasten zutenaren adibide bat jartzen dute: “egongelan aulki onena, mahaian mahaiburua eta kalean eskuineko aldea utzi behar zieten helduei”. Klasean sartzerakoan eta joan aurretik otoitz egiten zuten.