NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuak MECNA aitortutako proiektua

Logo MECNA

Nafarroako Gobernuaren Kultur Departamentuak Nafarroako ondare materiagabearen Artxiboa “MECNA proiektu” aitortu du. Aitormen honek babesletza eta mezenasgoa ahalbidetzen du testuinguru fiskal onuragarrietan enpresa eta entitatentzat.

Nahi al duzu gure proiektuaren edota herri bateko orriaren mezenas izan?

Oraindik asko dugu egiteke; oraindik badira hainbat herri ikertzeke. Horregatik, hemendik deialdia egin nahi diegu enpresari, udal mankomunitateei, partzuergo turistikoei eta beste zenbait lokalgaindiko entitate publiko zein pribatuei, proiektu honen finantziaketa partzialean parte har dezaten. Honetan parte hartzen dutenek babesletza berezi eta berriaz probestuko dira zehaztutako herrialdeetan. Haietan izango duten presentzia korporatiboaz gain, salbuespen fiskalez goza dezakete.

Egungo babesleak

Nafarroako eta Nafarroa Behereko ondare kultural ezmaterialaren iltze, sailkatze, editatze eta ikaskuntza oso lan gogorra eta zaila da. Pertsona ugariren lankidetzan oinarritutako prozesu zientifiko hau zenbait azpiegitura debalde uzteari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuei esker ahalbidetu da, baita NUPeko irakasle askoren ikerketetan hartutako ardurarengatik ere, batez ere, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikaren Departamentuarena.   

2014tik “la Caixa” Fundazioak proiektu honen garapenean lagundu izan ez ezik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikaren Departamentuan jasotako corpusaren katedra ikerketaren sorrera ere zor diegu. Gainera, bere diru-laguntzak ezinbestekoak izan dira 2005ean hasitako lana burutu ahal izateko.

Beste babesle aurrekariak

Kultur Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenak (2010-12-22) behin betiko laguntza ere eskaintzen digu, indarrean dagoen hitzarmena da zeinarekin bi instituzioak Nafarroako Ondare Kultural Ezmaterialaren salbaguardiara konprometitzen diren. Nahiz eta 2011n Nafarroako Gobernuak ekimen kultural honi diru-laguntza eskaini zion, egoera ekonomikoak laguntza horren jarraipena oztopatu du. Halere, elkarlana mantendu egin da egun arte.

Azkenik, ezin dugu ahaztu, ikerkuntza honen lehendabiziko kostu ekonomikoak 2009 arte Caja Navarra Fundazioak finantziatu zituela. Are gehiago, entitate honek proiektu hau lagundu zuen bere erabiltzaileen artean egindako hautapenaren bidez “Zuk aukeratu. Zuk erabaki” kanpainetan.