NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Ikuskera

UNESCOk Ondare Kultural Ezmaterialaren salbaguardiarako definituriko ezinbesteko ekintzetan kolaboratzea: identifikazioa eta dokumentazioa; salbaguardia eta kontserbazioa; sustapena eta zabaltzea; eta babes eta suspertzea.

Misioa

Laguntza zientifiko eta teknikoa hala Nafarroako eta Nafarroa Behereko Ondare Kultural Ezmaterialaren (Nafarroako Ondare Ezmaterialaren Artxiboa) adierazpenen ikus-entzunezko eta testuzko dokumentazioaren online zentruaren garatze eta hobetzerako, nola bere fondoen ikerkuntzaile eta didaktikoa den ustiapenerako, baita ondare kultural nafarrarentzako balioaniztuna eta erreferentziazkoa izango den tresna bihurtzeko ere.

Katedraren helburuak

1. Garapen teknologikoa

Batetik, plataforma informatikoa elkarrekintzako tresna bihurtu, zeinak sareetako lana eta  zientifikoki kudeatutako erabiltzaile (ikertzaile, agente kultural, kudeatzaile, irakasle, bisitari…) komunitatearen fondoen areagotzea ahalbidetzen duen. Bestetik, semantika-bilatzaile aurreratua garatzea bilaketa zientifikoa eta beste aplikazio batzuei mese egin diezaien.Azkenik, kudeaketa lokal- turistiko eta didaktikoa duen tresna zientifikoaren garatzea.

2. Fondoen areagotze eta integrazioa

Agente kulturalen eta OKIren hainbat arlori eta Nafarroako eta Nafarroa Behereko herriei loturiko garraiatzaileen sareen sorrera, zeinak Artxiboko fondoen areagotzea ekar dezakeen.Landa lanetatik eta beste iturri batzuetatik utzitako digitalizazioetatik eratorritako bildumen gehitzea.  Ondare kulturalaren ikerkuntzan eta dokumentazioan dabiltzan erakunde publikoetatik etafundazioetatik eratorritako datu, inbentario eta digitalizazioen gehitzea. Herriz herriko ondarearen (natural eta kulturala) informazio orriaren sorrera. 

3. Corpusaren ikerketa

Corpusaren sailkatze eta analisia. Ikerketaren mesederako eta fondoen sustatzerako dokumentazioa eta inbentarioen egitea. Artikuluen eta corpusarekin edota OKIrekin erlazionatutako ikerketen argitaratzea. Ikertze (ikertzaileen azpitaldeak lan-esparruka) sareen sorrera, zeinak plataforma teknologikoak erabiliko dituzten bere lana burutzeko. Jardunaldi zientifikoen antolaketa. Ondare Kulturalaren inguruko kongresuetara bertaratzea. Zabaltze zientifikoaren (tesiak, ikerketak …) plataformaren sorrera.

4. Ondare lokal (OKIrena bereziki) eta paisai kulturalaren kudeaketa.

Plataforma kudeatzaile kultural lokalen sarera irekitzea, herrietako ondarearen inguruko esperientzi bankua sortzeko: “agro”aren edota ondarearen eguna, topaketa interkultural eta belaunaldiartekoa ... OKIren inguruko informazio orriaren sorrera: praktika egokiak, legeria, planak eta proiektuak… Garapen lokalarentzako aplikazio teknologikoen esperientzia pilotuak: geokokapena, ezagutza mugikorrarentzako ikurgintza (QR kodeak, audiogida …) eta handitutako errealitatea.

5. Ondare heziketa: barreiatzea eta ondarearen didaktika.

Dokumentazio zentroaren beste helburuetako bat Nafarroa eta Nafarroa Behereko ondare kulturalaren web bidezko zabalkuntza da. Horretaz gain, Nafarroako OKIren zabalkuntzaren adierazpenen Bankua ere izan nahiko luke. Sortutako disziplinaniztasun taldearen lanekin jarraitzea. Ikaskuntza eta ikerkuntza komunitateen sorkuntzarekin jarraitzea. Kokatutako ezagutzarako (gelan, kultur etxetan …)  eta ezagutza mugikorrerako (ibilbide hezigarriak…)  aplikazio didaktikoak. Hezkuntza formalerako (kurrikularra) aplikazio didaktikoak: aurkezpen sortzailea artxiboko fondoekin, webquest, joku serioak… Hezkuntza formal eta informalerako aplikazio didaktikoak. Paisai kultural eta ondare kulturalaren (ezmateriala bereziki) inguruko material eta irakasletza esperientziez betetako bankuaren sorrera.