NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Kultur Ondare Materiagabearen testigantzak eta kultur adierazpenak

Kultur ondarea honela defini dezakegu: eraikuntza sozial eta mental bat zeinak “talde jakin batzuen jabetza sinbolikoaren parte den eta identitate indibidualen eta kolektiboaren prozesuak ere ahalbidetzen dituen; hots, testuinguruaren karakterizazioan lagundu duen kultura baten jabetza eta balore multzo bat da”.

Gure dokumentazio zentroan, testigantzak, adierazpenak eta kultur jarduerak bereizten ditugu. Lehenengoak kultur adierazpena zuzenak eta biziak jasotzeko eta lekukotzeko iturriak dira. Hauei buruzko oroimen kolektiboaren testigantzak (gehienak ahozko tradiziotik datozenak, baina euskarri anitzetan erregistratuak) eta galdutako edo galtzear dinerenen adierazpenen inguruko testigantzak dira (bere azkeneko garraiatzaileen oroimenetan bizi direnak, azken bizi maila bezala).

Ondarearen izaera holistikoa eta banaezina

Ondareak izaera holistiko edo integratua du, natura- eta kultura-ondareak elkar erlazionatzen baititu. Kultur Ondare Materiagabeak batez ere ondare etnografikoari egiten dio erreferentzia, non dimentsio materiala eta materiagabea bananezinak diren. Beraz, ondare integratuaren dimentsio bananezina baizik ez da, aldi berean, dimentsio materialaren ulerkera berritu duena eta honi esanahia, balorea eta testuingurua eman dizkiona.

Kultur Ondare Materiagabearen arloak: ondare bizia

Beraz, Kultur Ondare Materiagabeaz mintzatzen garenean, bizirik dauden adierazpen kulturalen dimentsio inmateriala besteetan baino nabarmenagoa den kultura arloei erreferentzia egiten diegu. Gure dokumentazio zentroak sailkapen bikoitza hartzen du barne: UNESCOk 2003ko Konbentzioan definitutako bostak; eta Plangintza Nazionalak aurrekoetan oinarrituz zehaztutako zazpiak. Zortzigarren bat gehitu diogu, oroimena, aurreko bi sailkapenetan modu transbersalean agertzen baitzen.

GURE WEBeko ARLOAK UNESCOREN ARLOAK
Produkzio ariketen inguruko ezagutza tradizionalak: prozesuak eta teknikak (Ezagutza tradizionalak)

Unibertso eta naturarekin erlazionatutako ezagutza eta erabilerak.

Artisautza teknika tradizionalak.

Usteak, festa erritualak eta beste praktika zeremonialak (Usteak eta errituak). Erabilera sozialak, erritualak eta festa ekitaldiak.
Ahozko tradizioa eta berezitasun linguistikoak (Hizkuntzak eta literatura). Ahozko tradizio eta adierazpenak, hizkuntza ondare Kultural Inmaterialaren ibilgailu bezala.
Errepresentazioak, eszenifikazioak, joku eta kirol tradizionalak (Ikuskizunak, kirolak eta jokuak). Erakustaldiaren artea.
Soinu eta musika adierazpenak (Musika). Erakustaldiaren artea.
Elikadura moduak (Gastronomia). Unibertso eta naturarekin erlazionatutako ezagutza eta erabilerak.
Artisautza teknika tradizionalak.
Erabilera sozialak, erritualak eta festa ekitaldiak.
Gizarteratze kolektiborako moduak eta antolakuntzak (Antolakuntza tradizionalak). Erabilera sozialak, erritualak eta festa ekitaldiak.
Oroimen kolektiboa eta bizitzako istorioak (Memoria). Ahozko tradizio eta adierazpenak, hizkuntza ondare Kultural Inmaterialaren ibilgailu bezala.