NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Ikerketa

KOMAren ikerketa hainbaten artean egindako lan partekatua eta disziplina artekoa da. Administrazioaren erronka OKIren identifikazioa, inbentarioa eta dokumentazio, besteak beste,  ikertzaile sareen emaitza soilik izan daiteke. Ikertzaile sare horiek plataforma teknologiko hau kontuan har dezakete talde lana egiteko. Honek aldez aurretik dokumentazioaren kontserbazio eta difusioa eskatzen du, euskarrien kontserbazioa kontuan izanik: filmak, argazkiak, grabazio magnetofonikoak… denboraren iraganarekin hondatzen direnak ez bazaizkie zainketarako lagungarriak diren digitalizazioak egiten. Ikertzaile sare horiek jada badagoen dokumentazioaren berikasketa eta berirakurketari ekingo diote.

Gehitutako balioen bilaketak, garapen zientifiko eta teknologikoen emaitza denak, zorroztasun zientifikoa duten proiektu eta ikerketak bultzatu beharko lituzke. Lan honek guztiak aproposa den zabaltze zientifikoaren beharra du. 

Garapen teknologikoa: datu basea eta aplikazio teknologikoak

Artxiboa plataforma interaktiboa da,  sarean lan egitea eta fondoen sustapena ahalbidetzen duena,zientifikoki gainbegiratutako erabiltzaile komunitatearen aldetik eta sare social nagusietan murgildurik dagoena.

Honelako dokumentazio zentroa eraikitzeak hizkuntzanitza den datu base berri eta berritzaile honen diseinua ezinbesteko egiten zuen, zeinak bildutako iturri eta testigantzen  indexazio, sailkapen, edizio kritikoa eta azterketa ahalbidetzen baitzuen. Lan hauek azkartzeko, sarbiderako eta Artxiboaren fondoen erabilpen zientifikorako ezinbesteko beharretako bat, dudarik gabe, bilatzaile semantiko aurreratu baten ezarpena da. Halere, kudeatzaile bibliografiko eta datu kudeatzaileen txertaketa ere garrantzizkoa da, iturrien etiketatzerako eta tesauroaren burutzerako. Azkenik, geoerreferentziatasunak lortuko du fondo gehienak paisai kultural bati lotuta egotea eta zehaztazun eta sakontasun handiagoarekin ikertuak izatea. Aurrerakuntza hauek guztiak software askeak erabiliz garatu dira. 

 

 

Fondoen ikerketa 

Testigantza eta adierazpen Corpus  guztia jada antolatua izanik, ikertzaile sareak fondoen azterketa diziplinanitza praktikatzen jardungo dute.

Modu berean, ikertzaile sarearen komunikazio sistema izateko xedea ere badu, buletin elektronikoaren bidez, non berri garrantzitsuenak iragarriko baitira.

Kultura minorizatuen ikerkuntzako aplikazio metodologiko eta teknologikoa

Nafarroako eta Nafarroa Behereko OKI ikertzeak ezin gaitu beste kulturekin dugun gure izaera solidarioa ahaztera eraman. Artxiboaren metodología eta teknologia gardenak dira eta nahi bezain beste kontsulta daitezke. Erabaki honekin antzeko kulturetan , minorizatu eta ahulenetan, batez ere, lan bertsua sustatzea gustatuko litzaiguke.