NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

OKIren Zabalkuntza eta kudeaketa

OKIren kudeaketa eta zabalkuntza tokiko garapen eta hala naturala nola kulturala den jasangarritasunarekin harremandurik dauden funtzioak dira. Garapen jasangarri hau iragan eta etorkizunarekin bat etorri behar da; eta Ondare Kultural Inmaterialaren adierazpenen salbaguardia sustatu behar du, hiritarren bereganatze kritikoari mesede eginez eta bere jarraipen eta garapena oztopatu Gabe. Prozesu hauek guztietan eramaileen eta erabiltzaileen parte hartzea baita administrazio eta gestoreen arteko jario oneko elkarrizketa ere ezinbestekoak dira.  

OKIren eta turismoaren kudeaketa

OKIren kudeaketa bitartekaritza bezala ulertu behar da:  ondare kulturalaren “eraikuntzaren” prozesuen esku-hartzea. Transmisioa bultzatzeko xedea izan behar du, beti ere,  pertsonen, ekitaldien eta adierazpen kulturalen garapena errespetatuz. Gainera, OKIren ezagutza, ulermena, balioestea, zainketa, gozamena eta transmisioa bermatu behar du.

OKI kudeatzeak eskatzen du , lehendabizi, artikulatzea salbaguardiarako irizpide batzuk hain ahula den ondare hau kaltetu dezaketen zenbait arrisku ekiditeko baliagarriak direnak. Nahiz eta kudeaketa honen zailtasunak ez diren txikiak, lehenengo pausua dagokion legeria ezagutu eta aplikatzean datza. Duela gutxiko legeria lurraldearen  antolakuntzaren egitasmoetan eta kultur plan estrategikoetan eragina duena. Legeria hori bera gure proiektuaren esparru honetan kontsulta daiteke.

Bigarrenik, kudeaketa horrek eskatzen du OKI eta tokiko garapenaren arteko harremana bai alde sozialean ( kohesio soziala, minorien kudeaketa … ) bai alde ekonomiko edo turistikoan. Norabide honetan, hainbat aplikazio teknologiko garatu dira ibilbide kultural eta interaktibo sortzeko. Ibilbide horietan turista eta bisitariek bizitako esperientziak jasotzeko esparru bat prestatu da.

 

Nafarroa eta Nafarroa Behereko OKIren zabalkuntza

Zabalkuntza ere beste funtsezko funtzioa bada. Ez da soilik hedapenean oinarritzen; ez da soilik informazioa komunikatzea, baizik eta, estimulatzea, hausnarketara bideratzea, emozioak sortaraztea eta gizartea konprometitzea. Hots, balioetsia, errespetatua eta gozatua izateko bideak ezartzea da. Proposamen horiek ebaluatuak eta adostuak izan behar dira interferentziak ekiditeko.

OKIrekin harremandutako ekitaldi eta festa berriak

Azken urte hauetan, belaunaldien arteko topaketa eta tailerrak, komunitateen arteko hartu-eman kulturalak, topaketa multikulturalak, ondarearen eguna, laborantza eguna, lurraren eguna eta beste zenbait ekitaldi gehiago antolatu dira. Igortze berriko esperientzia hauek guztiak orri honetan argitaratuko dira hauen zabaltzerako Ondare Kultural Inmaterialaren kudeaketarako esperientzien kutxa bezala.

Nahi al duzu gurekin lan egin?

Zure laguntza behar dugu. Elkarte baten kudeatzaile edo parte-hartzailetzat lan egin baduzu, OKIrekin harremanetan dauden proiektu kulturalak bultzatu badituzu; informazioa gehitu nahi baduzu link edo liburuxka turistikoak proposatuz edota ezagutzen dituzun aplikazio eta ibilbideen berri emanez, edota zure esperientzia partekatuz, jar zaitez gurekin harremanetan. Egin zaitez gure komunitatearen kide!