Gure proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi dituzu?
Proiektu honen xede nagusia UNESCOk kultur ondaren materiagabearen gordeketaren inguruan zehaztutako ezinbesteko ekintzetan parte hartzea da, gure kasuan Nafarroako eta Nafarroa Beherako ingurune geografikoan: identifikazioa eta dokumentazioa; salbaguardia eta kontserbazioa; sustapena eta zabaltzea; eta babesa eta suspertzea.
Zer da Kultura Ondare Materiagabea?
32. bileratik (Parisen, 2003ko urrian) aurrera, UNESCOk honela definitu du: “Gizarteek, elkarteek, taldeek, etab. beren kultur ondaretzat jotzen dituzten erabilerak, errepresentazioak, espresioak, ezagutzak eta teknikak dira”. Espainiako Kultur Ondare Materiagaberako Nazioko Planak (2011) deskribatzen duenez: "kultur adierazpen bakoitza komunitate batean partekatuak diren eta sustraiak dituzten esanahi-taldera loturik dago ".
Eduki interesgarriak
Multimedia, entzungai/soinudun, ikus-entzunezko eta testualak diren artxiboen gordailu dinamikoa sortu dugu, zeinak Nafarroako eta Nafarroa Beherako ohiko kulturarekin harremana duen. Artxibo hauen guztien sarrera doakoa eta mugagabea da, gure lurraren aberastasuna ezagutzera eta zabaltzera eman nahi baitugu.
Gainera, webgunearen diseinu xumeak multimedia dokumentuen gordailuan zehar nabigatzea eta kontsultak egitea errazten dute.
Ezaugarriak
- Irabazi-asmorik gabeko ekimena
- Kultur proiektua
- Elkarlana
- Kultur eta nazio artekoa
- Belaunaldien artekoa
- Elkarreragilea
- Eleanliztuna: lau hizkuntza
- Erabilera anitzekoa: zabaltze lana eta lan zientifikoa
- Multifuntzionala: kulturala, hezitzailea eta turistikoa