NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Karlistak eta Argibide elkartearen sorrera

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Ohiko erakundeak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Jesus Mari Maiza Lacunza
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

ELKARTE ERLIJIOSOA, KARLISTAK, ARGIBIDE ELKARTEA, SOLDADUSKA, KAZARNA ELKARTEA, GIZONAK, JOC MUGIMENDUA, MEZA, EUSKERA
Jesus Marik ez zuen ezagutu elkarte erlijiosorik. Herrian karlistak zeuden eta hauek “no hay que matar solamente a las hienas, hay que matar a sus hijos” esaten zutela kontatzen zion aitak. Argibide elkartea sortu zuten hemezortzi bat urte zituenean, soldaduskara joan baino lehen. Hala ere, bular estua zuelako ez zen Jesus Mari soldaduska egitera joan. Aurretik, “Kaxarna” elkartea zegoen. Bertan, bera baino helduagoak zeuden eta bakarrik “kizkilek” (gizonak) izan zitezkeen bertako kide. Hirurogeita zortzi urtean zehar sortu zen JOC mugimendua eta bertan ere ibili zen. Hori dela eta, mezak euskaraz ematen hasi ziren. Orduan sortu zuten Argibide elkartea, emakume eta gizonen artean.