NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Inauteriak

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Lan eta jai erritualak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Jesus Mari Maiza Lacunza
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

INAUTERIAK, MOZORROAK, AURPEGIA PINTATU, ZAKUA, GIZONAK, EMAKUMEAK, MAINDIREAK, ERRE, LARUNBATA, GAUR EGUN, TXISTORRA, ESKEAN IBILI
Gaztetan, inauteriak ospatzen zituzten eta mozorrotzen ziren, aurpegia pintatuz eta sare edo zaku bat ipiniz. Zenbait emakume ere maindireekin mozorrotzen ziren, nahiz eta gehiengoak “gizakiak” (gizonezkoak) izaten ziren. Udaletxe inguruan, “aittun handiya eta amin txikiya” (“aitona eta amiñaren panpinak”) erretzen dituzte asteartean, inauteriei amaiera emanez. Gaur egun aldatu egin da eta inauteriak bereziki larunbatean ospatzen dira eta egun osoan zehar. Astelehenetan ibiltzen dira haurrak dirua biltzen baina, garai batean, zegoena ematen zitzaien, txistorra adibidez.