NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Etxearen deskribapena


AMA, ETXEA, EDALONTZI, GANBARA, MAHAI, KOMUNA, BALDOSA
Etxearen kanpoaldea oso berdintsu dago. Arku bat du, lehen kanpoaldean geratzen zena, dendaren leihoa eta, goiko aldean, bi balkoi txiki. Etxe barrura sartzean, ezkaratza handi bat dago eta, ezkerrean, dendara sartzeko atea. Jendeak etxe barrutik pasa behar izaten zuen dendara sartzeko. Sukaldeko atea pixka bat aurrerago zegoen. Sukaldean, ekonomika berde bat zuten. Amak sua egiten zuen seme-alabak eskolara joan aurretik. “Toskazko” platerak eta kristalezko edalontziak zituzten. Goiko solairuan, egongela handi bat zuten eta bertan, jangelako mahai borobil bat. Bi logela zituzten eta batean izebak egiten zuen lo eta bestean osabak. Beste gela gehiago zituzten eta baita komuna ere. “Ganbazelai” (ganbara) handi bat zuten eta bertan artoa gordetzen zuten, besteak beste. Komuna oso polita zen, baldosa zuri eta urdinak zituen eta zorua ere baldosazkoa zen. Ispilu bat, komunontzia eta konketa bat zeuden, baina ez zuten bainuontzirik.