NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Dendaren hastapenak, salgaiak eta ordainketak


DENDA, IZEBA, ETXEAREN DEITURAK, ORDAINKETA
Mari Pazen izebak ireki zuen denda eta oraindik irekita jarraitzen du. “Lonbren” denda moduan ezagutzen da, etxearen izena Lonbre baitzen. Denetatik saltzen zuten: jostorratzak, azukrea, olioa, baita jantziak eta oinetakoak ere, besteak beste. Egun osoa egoten zen etxea zabalik. Batzuk momentuan ordaintzen zuten eta beste batzuk, aldiz, beranduago. Koaderno bat zuten eta bertan idazten zuten bakoitzaren etxearen izena eta zor ziotena.