NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Txerri-hilketa

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Elikagaiak lortzea eta prestatzea
  •       - Lan eta jai erritualak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

AMA, TRIPOTA PARTITU, FAMILIA, ODOLKIAK, URDAIL, AITA, ANAIAK, GIBELA
Txerri-hilketaren eguna oso polita izaten zen. Tripotak egiten zituzten Mari Paz haurra zenean eta tripota horiek familiakoen artean banatzen zituzten. Apaizari edota medikuari ere ematen zitzaizkien tripotak, baita odolkia eta gibel pixka bat, urdaila edota lepapea ere. Jaki hauek banatu ondoren, gazte guztiek askaria izaten zuten. Txerria etxean hiltzen zuten eta gizonak arduratzen ziren horretaz. Amak odola biltzen zuen, eta odola ez gatzatzeko, nahasten ibiltzen ziren. Anaiak ere laguntzen zuen txistorra egiten. Afari berezi bat egiten zen familia artean eta gibela, lepapea edota birikak jaten zituzten. Ondoko bizilagunak txerria hiltzen laguntzera joaten ziren etxera, baita harakin bat ere, eta bizilagunek laguntza eskatzean, etxeko aita edo anaia joaten ziren. Txerri zati desberdinak banatzeari “puskak banatzea” deitzen zioten.