NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Herritarren arteko harremanak eta biztanle kopurua


HERRIA, HARREMANAK, ESKOLA, NESKAK, MUTILAK
Oso harreman ona zuten herriko jendearen artean. Arbizu inguruko galderak egiten zizkieten eskolan eta, garai horretan, herrian zortziehun biztanle inguru zirela ikasi zuten. Mari Paz txikia zenean, hamar bat neska ziren bere adin berekoak eta mutilak zertxobait gutxiago.