- Español
- Euskara
- English
- Français
Apaiza eta euskara
APAIZAK, DOKTRINA, EUSKERA
Don Juan apaizak dotrinak euskaraz ematen zituen. Oso euskalduna zen eta dena euskaraz erakusten zien. Dotrina euskaraz ikasi behar izaten zuten euskaraz ez zekitenek ere, hala nola, medikuaren edota idazkariaren alabek. Don Juan apaiza euskararen mantenuan erabakigarria izan zela pentsatzen du Mari Pazek, ondoko beste herrietan ez baita Arbizun bezala mantendu.