NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

90 Ezkilak

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Ohiko erakundeak
  •       - Giza jarreren erabilerak eta arauak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Orokieta
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Noain Insausti, Beatriz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

BASABURUA, OROKIETA, EZKILAK JO, MEZA, ÁNGELUS, HILETA
Beatrizek ezkilen soinuak azaltzen ditu. Jai egunetan “a bando” jotzen zuten eta besteetan “korriente”, azkeneko hauek azkarragoak ziren. Meza urte luzez goizeko hamarretan izan zen eta Beatrizek ordu bat lehenago ezkilak jotzen zituen, ondoren, bederatziak eta erdietan, 3 danda eta sartzeko orduan danda bakarra jotzen zuen. Hiletetan mantso jotzen ziren ezkilak eta ume txikiren bat hiltzen bazen azkarrago, Beatrizek erritmo hauek abesten ditu. Gaueko bederatzietan ilun-ezkila jotzen zen eta honen ostean Angelusa errezatzen zen. Argi-ezkila eta ilun-ezkila danda bakarra zen eta denborarekin korda bat jarri zioten kanpai bati behetik jo ahal izateko. Bi ezkila zeuden elizan.