- Español
- Euskara
- English
- Français
Ihauteak. Mutikoak eta mutilak
MUTILAK, MUTIKOAK, IHAUTEAK
Hemezortzi urte zituztela sartzen ziren mutil, ordura arte mutikoak ziren. Ihautetan mutikoak alde batetik eta mutilak bestetik ibiltzen ziren puska biltzen; mutilek akordeoia zuten eta mutikoek filarmonika. Lehenbiziko egunean urdaia, txistorra, arrautzak eta ogia biltzen zen; biharamunean, berriz, laranjak biltzen ziren. Mutilak Erbitira joaten ziren laranja bila bazkal ostean eta hangoak Gartzarona etortzen ziren.