- Español
- Euskara
- English
- Français
Santa Luzia eguna
DÍA DE SANTA LUCIA
Mutilak Santa Luzia egunerako jaisten ziren menditik. Bere amaginarrebak denda bat zuen eta esaten zuen Donezteben Santa Luzia eta feria egunak zirela saltzeko hoberenak. Jendea baserritik jaisten zen mezara eta ondoren erosteko probesten zuten. Jendeak ostatuetan bazkaltzen zuen eta musika egoten zen Joxeparen fondan. Beraiek Legasatik bizikletan joaten ziren eta leihotik begiratzen zuten, ez ziren dantzara sartzen.