- Español
- Euskara
- English
- Français
Buruan teila bat
TEJA EN LA CABEZA, DAR A LUZ, BAUTIZO
Lehenago umeak edukitzen zituztenean berehala bataiatzen zituzten lehenengo edo bigarren egunean. Ama ez zen ongi egoten eta ez zen joaten. Ama etxetik ateratzen zen lehenengo egunean elizara joan behar izaten zuen. Tarte horretan nahi eta nahiez nonbaitera atera behar bazuten, adibidez baratzera zerbaiten eske, buruan teila bat jarrita atera behar ziren.