NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Sisak


UDALA, KOBRATZEN, SISAK, MULTA
Udalak sisak kobratzen zituen (adibidez, alkohola ekartzen zenean, ehuneko bosta ordaindu behar zitzaion Udalari). Siseroa izateko ordaindu behar zitzaion Udalari. Zorrotzak ziren eta multa aunitz paratzen zituzten. 1950 urtera arte izan ziren sisak. Sisak, mendia eta balantza (azienda pisatzeko ordaindu behar zen) ziren Udalaren diru iturri bakarrak.