- Español
- Euskara
- English
- Français
Norbait hiltzen zenean. Biatikoa eta erresponsoak
APAIZA, MEZA, EGUNERO, BEDERATZI, ETXEA
Gaixoa oso gaizki jartzen bazen, apaiza biatikoa (azken sakramentuak) ematera joaten zen. Hil ondoren etxean bertan gelditzen zen eta jende guztia errosarioa errezatzera joaten zen; ondoren kafea eta anisa ematen zieten etxekoek. Jendeak mezak ordaintzen zituen eta apaizak irakurtzen zuen guztion aurrean nork eta zenbat meza ematen zituen. Gero, zazpi edo bederatzi egunez meza izaten zen egunero. Meza ondoren, etxeko emakume bat eta apaiza eta laguntzailea atriora joaten ziren erresponsoa egitera; emakumeak dirua ematen zion, zenbat eta gehiago orduan eta denbora gehiago egoten zen apaiza erresponsoak egiten.