- Español
- Euskara
- English
- Français
Sagastibeltza apeza
SAGASTIBELTZA APEZA, MEZA, TABERNAK, ALKATE, DIRUA
Sagastibeltza apezak hainbat eskari egin zizkion Udalari: mezaren garaian tabernak itxi behar zirela eta debekatu behar zela frontoian aritzea; eta alkateak ronda egin behar zuela konprobatzeko. Gaueko hamarretan itxi behar ziren tabernak eta Udalak debekatu behar zuen tabernetan edota etxe partikularretan dantza egitea. Norbaitek Jaingoikoaren kontra egiten bazuen zigorra jartzeko ere eskatzen zion Udalari. Dirua ere eskatzen zuen Misioetarako.