- Español
- Euskara
- English
- Français
Leitzarrak eta Ezkurrakoak
LEIZA, EZKURRA, ISTORIO, ILARGI, GORRIA
Leitzarrentzat ezkurrakoak beti gutxiago izan dira, Leitza herri handiagoa baita. Ezkurrakoak eroak eta kultura gutxikoak ziren leitzarrentzat eta leitzarrak harroak ezkurreko jendearentzat. Istorio bat kontatzen zuten leitzarrek (ezkurrakoak lepetarrak bezala hartuta): ezkurrakoek zerura joan nahi zutela eta saskiak bata bestearen gainean jartzen hasi zirela ailegatzeko, baina esportak amaitu ziren eta okurritu zitzaien behekoak kentzea goian jartzeko. Ezkurrakoen erantzuna: Ezkurran ilargia ez da inoiz sutan izan zen (Sarrio lantegian gauez lanean ari zirenek baserri bat sutan ikusi zuten, baina gero konturatu ziren ilargi betea zela, lainoarekin kolore gorria hartu zuelako.