- Español
- Euskara
- English
- Français
Herriak batzea
GERRA, EZKURRA, SALDIAS, ERATSUN, KAPITALA
Gerraostean, gastuak murrizteko Gobernadore Zibilak proposatu zuen hiru herri (Ezkurra, Eratsun eta Saldias) batzea eta Eratsun kapitala izanen zela; Ezkurrakoek horren aurka agertu ziren (herri handiagoa baitzen...). Geroago proposatu zen Eratsun, Saldias, Ezkurra eta Areso batzea (Areso kapital gisa). Beste momentu batean, Udalak eskatu zuen Malerrekako herri guztiak batzea; ondoren egin zen mankomunitatea.