NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Gerra


GERRA, FRANCO, FALANGISTA, SOLDADU, BOLUNTARIOA
Errepublika garaian Ezkurrakoek Estatuto Vasco-Navarroaren alde bozkatu zuten. Baina gerran Francoren alde izan ziren aurreneko egunetik. Udalak erabaki zuen hiruzpalau gizon (eskopetekin) jartzea herriaren sarreran eta mendian. Hogei gazte joan ziren boluntario gerrara, bat falangista zen eta beste guztiak errekete. Udalak soldaduei laguntzeko dirua edota jakiak biltzen zituen. Soldadu bat kanpoan hiltzen bazen, Udalak gorpua ekartzeko gastuak eta mezak ordaintzen zituen. Gerraostean boluntarioei bazkari berezia eman zien Udalak. Gero, boluntarioek horretaz baliatu nahi zuten multak eta bestelakoak ez ordaintzeko, soldadu ohiak zirelako.