NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Euskaraz hitz egitea debekaturik zegoen


EUSKERA, EUSKERA PROHIBIDO
Garai hartan euskaraz hitz egiten bazuten zigortu egiten zieten. Soldaduak etorri arte jendeak ez zekien erdaraz. Izugarrizko faltak egiten zituzten erdaraz hitz egitean. Gaur egun Azpilkuetan dena euskaraz egiten da, baina Narbarten erdaraz egiten da. Eskolan bi ordu egoten ziren belauniko liburuekin eskuetan euskaraz hitz egiteagatik. Herriko batzuek esaten dute multak ordaintzen zituztela eskolan euskaraz hitz egiteagatik. Apaizak ere zigortzen zien. Doktrina erdaraz ikasi zuten.