NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Jauregiaren pribilegioak elizan


JAUREGIA, PRIBILEGIO, ITUREN, APEZAK, HISTORIA
Jauregikoek elizan pribilegio batzuk bazituzten. Normala da izan ere jauregiko semea zen Joan de Ituren apezak elizako erretaula enkargatu eta ordaindu baitzuen (Juan De Huicik egin zuen). Historia osoa kontatzen du. Bi pribilegio aipatzen ditu, Elizan ageri omen da “SP” hau da “Sepultura Palacio”. Beste aldetik jauregiko norbait hiltzen zenean beren ezkila-jotze propioa zuten. Dena zehatz kontatzen du.