NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Mendiko lana


TRABAJAR EN EL MONTE, KABLEA
19 urterekin hasi zen mendian lanean. Lehenbiziko 2 urtetan kablean lan egitera joan ziren Orbaizetara. Gero Telletxearen lantegira Belaguara. Mendilatz-en ere aritu ziren kablearekin lanera. Kablean 50 bat lagun aritzen zen lanean: Estakistak, lerak eramaten zituztenak, rantxeroa... Zopa jaten zuten, babak, garbantzuak... merendatzeko ogia eta ardoa. Estakistek litro t'erdi ardo zuten, besteek litroa. Gehiago nahi bazen ordaindu behar zen.