- Español
- Euskara
- English
- Français
Artoa
CULTIVOS, MAIZ, TRABAJAR EL MAÍZ
Artoa erein ondoren bi aldiz jorratu behar zen. Familia txikia zenean peoiek laguntzen zuten. Jorratu ondoren kaskoa kentzen zaio eta bildu egiten da. Kasko horiek behiei ematen zitzaizkien jateko. Artoa sabaian gordetzen zuten eta gauean zuritzen aritzen ziren familia guztiak. Gero erauzi egiten zen. Arto pikorrak kenduta gelditzen den kozkorra sua egiteko erabiltzen zuten.