NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Zerri hiltzea. Txistorrak


ZERRIA, BANKUA, HARAGIA, EMAKUMEAK, TXISTORRAK, TXINGARRA, BOTA, MAGROA
Lehenik eta behin zerria hiltzeko bankua prestatu behar zen. Han paratzen zuten zerria eta ondoan mondongera odola biltzen zuen eta gelditu gabe nahasten zuen eskuarekin. Gero esteak garbitu behar ziren eta haragia xehatu (emakumeen lana). Zerri hiltzaileak zerria puskatzen zuen. Txistorrak nola egiten zituzten: emakumeek magroa eta txingarra puskatzen zuten, gatza eta piper gorria bota, dena ongi nahasi eta biharamunean heste garbituetan sartzen zuten. Haga batetik zintzilikatzen zituzten txistor guztiak