- Español
- Euskara
- English
- Français
Festetarako lan handia izaten zuten
FESTAK, OHATZEAK, KOLTXOIAK, GARBITU, ZURITZEN, JENDEA
Ohatzeak azpian malutekin egindakoak izaten ziren. Koltxoiak askatu, jo eta eskuekin ilea hartzen zuten, gero berriz koltxoiak egiteko. Etxe guztia garbitu eta zuritzen zuten. Jendea izanez gero, hoberena paratzen zitzaien. Jende asko elkartzen zen. Janari asko prestatzen zen: zopa, garbantzuak, ardikia, oilaskoa, oiloa, postreak (natilla, arroz esnea).