NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Baserrian ez zuten urik


URA, BASERRI, EMAKUMEAK, BURUA, GIZONA
Baserrian putzu handi bat zuten eta han biltzen zen kanaleko ura. Orduan ez zen mikrobiorik! Herrian ordurako bazen ura etxeetan. Baserrietara ura pozalekin eramaten zuten, ferratekin bestela. Buruan eramaten zituzten “burute”arekin. Emakumeek ura buru gainean eramaten zuten eta gizonek bizkarrean. Ur gutxi zegoenez aprobetsatu behar izaten zen. Garbitzeko ura, zerrientzat.