- Español
- Euskara
- English
- Français
Arropa garbitu. Lixiba
LAVAR LA ROPA, ENJABONAR, LEJÍA
Ugaldeko harri handi batera joaten zen arropa garbitzera. Buruan eramaten zuten “barreinua”. Gero iturri bat egin zuten. Etxean ere xaboitzen zuten fregaderan, barreinu eta ohol batekin. Bere izeba batek xaboia etxean egiten zuen. Justu justu gogoratzen da lixiba sukaldean egiten zela: arroparen gainean hautsa jartzen zen eta ur beroa botatzen zioten behin eta berriz, goiz osoa pasatzen zuten. Arropa balkoian hedatzen zen. Orbanak kentzeko, batzuetan arropa xaboiatzen zuten eta belarrean eguzkitan hedatu.