Fitxak eta dantza zikloak
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea gogor aritu da ikerketa lanetan, landa lanetan eta dokumentazioarekin Atlas hau egiteko.
Identifikazioa
Lehenengo lana Nafarroa Garaia eta Behereako dantzen inbentarioa osatzea zen. Horretarako, ezinbestekoa zen identifikazioa eta errolda egitea. Zerrenda edo errolda bat egin zen, bibliografian zein sarean (etnografia birtuala) ikertzearen ondorioz. Hala, 550 dantza identifikatzera iritsi zen.
Dokumentazioa: fitxa baten prestaketa
Fitxa prestatu ahal izateko, Espainiako Ondare Kulturalaren Salbaguardiarako Plan Nazionalak (2013) eginiko fitxa oinarritzat hartu zen, Julio Caro Baroja Museo Etnologikoak eta, beraz, Nafarroako Gobernuak hartutako berbera. Hain orokorra den aipatutako fitxa dantzaren esparrura moldatzeko, Kepa Fernandez de Larrinoak bere euskal dantzen inbentarioarentzat prestatutako fitxak, Nafarroako ondare materiagabearen Artxiboaren ekarpenak eta Ortzadar talde beraren iradokizunak baliatu ziren.
Fitxaren alorrak
Haintzat hartutako alorrak hauexek dira: Fitxa Teknikoa (izena, bestelako izena, azalpen laburra, herria); Noiz (data, aldizkakotasuna); Ziklo honetan dauden dantza motak; Zein zikloren barnean den; Ziklo hau osatzen duten dantzak; Non (tokia, ibilbidea, geokokapena); Azalpena (azalpen zabala, azalpen historikoa, parte hartzaileak-dantzariak, bestelako parte hartzaileak, harremana duen beste ondareren bat, iraupena); Janzkera; Musika (musikariak, soinu tresnak, audioak, grabaketen egilea, partiturak, garapena); Lotutako dokumentazioa (dokumentu gehigarriak, berriemaileak, bibliografia, estekak); Transmisioa eta babes-neurriak (transmisioa, transmisio era, iraunkortasun bideak, diagnostikoa). Adibide eredugarri bat ikus daiteke: Lakuntzako Alkate dantza
Dantzak sailkatzea
Erroldatutako (alaba fitxak) 550 dantzen adierazpenek kriterio anitzak sortuarazi dituzte beren sailkapenaren tenorerako. Laburbilduz, 72 dantza ziklotan sailkatuak daude (ama fitxak). Eskuineko irudiak dantzen bilatzailera garamatza.
Dantzaren behatokia doako web gune batean
Proiektu honen bidez, dantzak Nafarroa Garaian eta Beherean izan duen bilakaerari so egiteko tresna baten ezarpena erdietsi da.