- Español
- Euskara
- English
- Français
Gosea gerra ondoan
Gosea pasatu zen 36ko gerra ondoan herrian. Amerikara ere jende asko joan omen zen garai hartan. Min handia egiten zuen, horregatik, soldaduek behiren bat edo errekisatzen zutenean. Gaztari esker eutsi omen zioten. Soldaduskan zela pasatu omen zuen, ordea, goserik handiena. Ogia ere gordetzen zion, halere, lagun zuen soldadu batek. Senidak Tolosatik Goldaratzera joaten omen ziren ezkutuan janari bila. Udabeko errotan irina gauez ehotzen zutela gogoratzen du.