NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Arropa garbitu. Konporta


Arropa nola garbitzen zuten kontatzen du. Iturrira joaten ziren. Han maindireak jaboiarekin garbitzen zituzten, eta gero etxean konporta izeneko kubo batean ahalik eta arropa gehien sartzen saiatzen ziren. Gainean beste maindire batekin ongi bildura errautsak jartzen zituzten eta ura goitik behera botatzen zioten behin eta berriz, arropa garbi gelditu arte. Gero iturrian aklaratzen zituzten. Bi ahizparen artean egiten zuten lan hori.