- Español
- Euskara
- English
- Français
Tabakoa egin
Erretzaile aunitzek tabakoa ereiten zuten, ikaztobien ingurutan. Hostoa sikatu eta xehatzen zuten. Paper moduan artoaren zurikina erabiltzen zuten. Beste belar mota bat ere sikatzen zuten kuarteronarekin nahasteko. Lehen, zahar askok pipan fumatzen zuen. Gurasoak haserretzen ziren erretzen bazuten, baina izkutuan ahiena sikatu eta erretzen zuten.