NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Preobea eta ezkontza

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Praktika zeremonialak
  •       - Giza jarreren erabilerak eta arauak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Patziku Eta Joxan Perurena
  • Gutxi gorabeherako data:
    2007
  • Bideoaren kokapena:
    Leitza
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Astibia Lasarte, Inaxi

Preobea egiten zen egunean, arratsaldean, andregaiaren etxera joaten ziren opariren batekin txokolatea hartzera. Ezteiak egiten zituztenean, emakumeak zeraman arreoa kontatzen zuen jendearen aurrean. Normalean, preobe bat izaten zen, baina ezkongaia gipuzkoarra bazen, hiru preobe egiten ziren. Garai hartan, aurreneko mezan eta aste egunetan izaten ziren ezkontzak; bakarra ezagutu zuen igandean egin zena.